Currie, Lauchlin
Kanadar ekonomista (Eskozia Berria, 1902 - Bogota, 1993). F.D. Roosevelt Estatu Batuetako presidentearen aholkularia izan zen Kolonbiara jo aurretik (1949). Herrialde horren hazkunderako hainbat proiektu eratu zituen, eta SDIren –Nazioarteko Garapen Elkartea– saria jaso zuen Garapena bizkortuz (1964) liburuagatik.