Curie, Pierre
Fisikari frantsesa (Paris, 1859 - Paris, 1906). Parisko Sorbonan egin zituen zientzia ikasketak. Paul-Jacques anaiarekin batera kristalei buruzko azterlanak egin zituen, eta 1888. urtean piezoelektrizitatea aurkitu zuten. Sorbonako fisika katedra eskuratu zuen 1904. urtean. Becquerelek aurkitu zuen erradiazioari buruz egin zituen zenbait lanengatik, 1903. urtean berak, emazteak eta Becquerelek Nobel saria eskuratu zuten. 1898. urtean, Marie emaztearekin batera, polonioa bakartu zuen. Kamioi batek harrapatuta hil zen 1906. urtean.