Curie, Marie Sklodovska
Fisikari frantsesa, jatorriz Poloniakoa (Varsovia, 1867 - Sallanchesetik hurbil, 1934). Parisen egin zituen zientzia ikasketak. Parisko unibertsitateko fisika laborategiko zuzendaria izan zen 1906. urteaz geroztik. 1898. urtean torioaren erradioaktibitatea zehaztu zuen. Pierre bere senarrarekin eta Henry Becquerelekin batera, Fisika Nobel saria jaso zuen 1903. urtean. 1934. urtean Kimika Nobel saria eskuratu zuen radioa eta plutonioa aurkitzeagatik. Leuzemiak jota hil zen 1934. urtean.
- Cuny, Alain
- Cupido
- Curaçao
- curare
- Curie, Irene
- Curie, Marie Sklodovska
- Curie, Pierre
- Curie-ren tenperatura
- Curitiba
- Curl, Robert F
- Currie, Lauchlin