Cunha, Euclides da
Brasildar idazlea (Cantagalo, 1866 - Rio de Janeiro, 1909). Asko idatzi ez bazuen ere, garrantzi handiko obra egin zuen. Brasilgo kulturaren munduko pertsonaiarik handienetakoa izan da. Oso ospetsua bihurtu zen Os Sertöes (1902), Brasilgo laborarien mundua islatzen duen obrari esker.