Cummings, Edward Estlin
edo E.E. Estatu Batuetako olerkaria (Cambridge, Massachussetts, 1894 - North Conway, New Hampshire, 1962). Ralph Waldo Emerson-ek sortutako tradizio erromantikoaren jarraitzailea izan zen. Tipografiazko baliabide ugari erabili zuen bere olerkietan. 1922. urtean The Enormous Room eleberria eman zuen argitara, Lehen Mundu Gerran (1917-1918), etsaiarekin harremanak izan ote zituelako salakuntzapean preso eman zuten garaiko gertakizunak kontatzen dituen lana. Cummings-en poesia (Poems 1923-1954, 1954an; Complete Poems, hil ondoko liburua, 1968an) Estatu Batuetako abangoardiaren gustukoa zen. Ezra Pound-en adiskidea izan zen. Pinturan eta marrazkigintzan ere aritu izan zen. v Egunorokotasunaren eta agintearen aurkakoa zen, eta satira eta kaleko hizkuntza erabili horien kontra eta elkarren arteko maitasuna aldarrikatzeko. 1931. urtean Sobietar Batasunera eginiko bidaiaren berri ematen duen Eime izeneko kontakizuna idatzi zuen (1933).