Cunchillos Manterola, Santiago
Nafar legegizona eta itzultzailea (Agoitz, 1882 - Buenos Aires, 1953). Nafarroako Diputazioko Idazkari izendatu zuten 1909. urtean. Iruñeko zinegotzia eta EAJko kidea izan zen. 1931. urtean Euskal Estatutuaren erredakzioan hartu zuen parte. 1936an Buenos Airesa erbesteratu zen eta bertako Euzko Deya aldizkarian idatzi zuen. J.H. Louwyck (¡Daña para tu sombra!, 1946), M. Troplong (La influencia del cristianismo en el derecho civil romano, 1947), Georges Renard (Introducción filosófica al estudio del Derecho), René Biot (Salud humana, 1948), J.T. Delos (La Nación), Raisa Maritaín (Las grandes amistades, 1950) eta Louis Josserand-en obrak (Derecho Civil, 1951-1952) itzuli zituen gaztelaniara.
- Cumberland
- Cumberlandeko goi-ordokia
- Cumbria
- Cummings, Edward Estlin
- Cummings, Robert
- Cunchillos Manterola, Santiago
- Cundinamarca
- Cunha, Euclides da
- Cunha, Nuno da
- Cunha, Tristão da
- Cunhal, Alvaro