Cummings, Robert
(Jaiotza izena, Charles Clarence Robert Orville). Estatubatuar zinema antzezlea (Joplin, Montana, 1908 - Woodland Hills, Kalifornia, 1990). Antzerkiaren munduan hasi zen antzezle lanetan, Broadway-en komediak egiten, eta 1940ko hamarraldian zinemara pasatu zen. Lehen filmetan oso ezagun egin zen galai eta playboy paperen bidez, baina ondorengo film gehienetan ez zuen bigarren mailako antzezle izatetik pasatzea lortu, nahiz eta ehunka filmetan parte hartu zuen. Hauetako batzuk: The Devil and Miss Jones (1941), Saboteur (1942), Princess O´Rourke (1943), The Last Moment (1947) eta Alfred Hitchckok-en Dial M for Murder (1954). 1970eko hamarraldian telebistan ere lan egin zuen, besteak beste Robert Cummings Show telesaioan.