Cunhal, Alvaro
Portugaldar politikaria (Coimbra, 1915 – Lisboa, 2005). 1935. urtean Gazteria Komunistako idazkari orokorra izendatu zuten. Oliveira Salazarren diktaduraren aurka borrokatzeagatik atxilotu, torturatu eta hamaika urtez espetxeratu zuten (1949-1960). Kartzelan zegoela Alderdi Komunistako idazkari nagusi hautatu zuten (1951). 1960an kartzelatik ihes egin zuen eta 1961ean PCPko idazkari nagusi izendatu zuten. Eragin handia izan zuen Apirileko Iraultza bideratu zuten armadako taldean. 1975. urteko hauteskundeetan, Portugalgo lehendakari gai izan zen alderdi ezkertiarrek osaturiko koalizioaren lerroetan (Frente Unido Revolucionario), baina ez zuen kargua lortu. Krabelinen Iraultzaren (1974ko apirila) ondoren itzuli zen Portugalera, eta kargu jakinik gabeko ministro izan zen lehenbiziko lau behin-behineko gobernuetan, baita Estatu Kontseiluko kide eta diputatu ere. Sobietarzalea izan zen eta erregimen komunistekiko atxikimendua erakutsi zuen beti.