Cuenca
Espainia erdialdeko hiria, izen bereko probintziako hiriburua, Jucar eta Huecar ibaien bilgunean. 41.791 biztanle. Apezpikutegia. Turismogune garrantzitsua: katedrala (XII-XIII. mendeetan egina), Erdi Aroko harresien hondakinak, XV. mendeko amildegi ertzeko etxeak (casas colgantes), udaletxe barrokoa. Hiriaren iparraldean Ciudad encantada izeneko gune berezia dago, higadurak harrian egin dezakeenaren erakusgarri.
v Historia. Musulmanek sortu zuten hiria VIII. mende erdialdean. 1177. urtean Alfontso VIII.a Gaztelako erregeak konkistatu zuen. XVI. mendean garrantzia izan zuen, artilearen merkataritzari esker.