Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cuauhtemoc

Azteken azken enperadorea (1497, ? - Honduras, 1524), Moctezuma II.aren iloba zen, eta Cuitlahuac enperadorearen ondoren aukeratu zuten buruzagi nagusi. Hernán Cortés-en osteen aurrean babestu nahi izan zuen bere herria. Espainiarrek garaitu ondoren, Cortések hilarazi zuen, Espainiako koroari traizioa egin ziolako salaketa ezarri ondoren.