Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cubas, Raúl

Politikari paraguaitarra (Asuncion, 1944). Planifikazio ekonomiko-sozialerako idazkariburu izendatu zuen 1994an Wasmosy presidenteak, eta Ogasun ministro 1996an. Kargua hartu eta handik 13 egunera utzi egin zuen ‑Oviedo jeneralaren zapuztutako kolpe saioa zela-eta­, militarrari elkartasuna adieraztearren. Oviedo gaigabetu egin zutenez, haren ordez Cubas izendatu zuten Colorado Alderdiaren presidentegai 1998ko hauteskundeetarako, eta irabazi egin zituen, Paraguaiko lehendakaritza bereganatuz.