Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Crawford, Joan

(Lucille Le Sueur, benetako izenez) Estatu Batuetako zinema antzezlaria (Texas, 1908 - New York, 1977). Gaztetan hasi zen zineman lanean. Melodramek eman zioten batez ere ospea. Haren filmik ezagunenetako batzuk Mildred Pierce (1945), Sudden Fear (Bat-bateko izua, 1952), eta Whatever Happened to Baby Jane? (Zer gertatu zitzaion Baby Janeri?, 1962) dira.