Cranmer, Thomas
Ingeles elizgizona (Aslacton, Nottinghamshire, 1489 - Oxford, 1556). Canterburyko lehen artzapezpiku anglikanoa izan zen. Ingalaterrako Elizaren banaketa aldarrikatu zuen, eta Henrike VIII.aren eta Aragoiko Katalinaren eta Ana Boleynen arteko ezkontza hautsi zituen. Erreakzio katolikoaren garaian, Maria Tudorrek kargutik kendu, herese zela salatu eta urkarazi zuen.