Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

creek

iz. Etnogr. Mexikoko golkoaren goialdean (Mississippi, Alabama, Florida) eta Georgiaren zati batean bizi zen Ipar Ameriketako indiar leinua. Ingelesen alde jarri ziren kolonia gerretan eta independentziarako gerran. Andrew Jackson jeneralak menderatu zituen XIX. mendearen hasieran. Taldea osatzen zuten leinu batzuek Oklahomara egin zuten ihes. Haien ondorengoak (20.000 inguru) Oklahoman bizi dira gaur egun.