Crane, Stephen
Estatu Batuetako kazetaria, poeta eta eleberrigilea (Newark, 1871 - Badenweiler, Alemania, 1900). Arrakasta handia izan zuen gerran ari den gazte bati gertatukoak kontagai dituen The Red Badge of Courage obrarekin (Ausardiaren ikur gorria, 1895). Gerra kazetaria izan zen Grezian eta Kuban. Hogeita bederatzi urte zituela hil zen tuberkulosiak jota. Beste obra batzuk: Maggie, a Girl of the Streets (Maggie, kaleetako neska, 1893), The Open Boat (Txalupa, 1898) eleberriak; The Black Riders (Zaldun Beltzak, 1895) eta War is Kind (Gerra ederra da, 1899) epigramak.