Cranach, Lucas
Alemaniar margolaria eta grabatzailea (Kronach, 1472 - Weimar, 1553). Zaharra edo Nagusia deitua. Saxoniako hautesle zen Frederiko Jakitunaren gortean egin zuen lan. Erretaulak, erretratuak eta grabatuak egin zituen. Luterorekin zuen adiskidetasuna zela eta, Erreformako pintorea deitu izan zaio. Harenak dira, besteak beste, Parisko epaiketa koadroa eta Luterori eta Karlos V.ari eginiko erretratuak. Joera errealistaren maisua izan zen.