Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Coulomb, Charles Augustin de

Mekanikari eta fisikari frantsesa (Angulema, 1736 - Paris, 1806). Armadako ingeniaria izan zen, Frantziako uren eta iturrien ikuskatzaile nagusi izan aurretik. Garrantzi handiko lanak egin zituen fisikaren alorrean. Elektrostatikako lege kuantitatiboak zehaztu zituen. 1785. urtean bere izena daraman legea eman zuen ezagutzera.  v  Coulomb-en legea. Elektrostatikako oinarrizko legea, bi puntutan dauden bi kargek karga horien biderketaren proportzio zuzeneko indarra eta bien arteko distantziaren koadroaren alderantzizko proportziokoa eragiten diotela elkarri, zehazten duena. Formula honen bidez adierazten da:



bertan F indarra delarik, q eta karga balioak, r bien arteko distantzia eta k proportziozkotasun konstantea.