Couperin, François
(Couperin Handia deitua). Musikagile frantsesa (Chaumes-en-Brie, 1630 - Paris, 1701). Musikari familia batean sortu zen. Bere garaiko klabe-jotzailerik onena izan zen. Klabizenbaloaren teknika hobetu zuen, eta obra ugari egin zituen musika tresna horretarako. Erregearen eta Parisko Saint-Gervais elizako organo-jotzailea izan zen. Italiako musika molde berriak sarrarazi zituen Frantzian (Albinoni eta Corelli, biolinerako sonatak eta ganbera musika). Garai batean oso ospetsua izan zen arren, galdua zuen ospea hil zenean. Klaberako ondu zituen berrehun eta berrogei lanez gainera, motete ugari (Laudate pueri, 1697), organoan joak izateko bi meza eta ganbera kontzertuak prestatu zituen. Klabea jotzeko antzea liburua idatzi zuen 1716. urtean.