Courbet, Gustave
Frantses margolari, litografo eta marrazkilaria (Ornans, 1819 - La Tour-de-Peilz, Suitza, 1877). Eskola errealistako ordezkari handiena izan zen. Plastikotasun handiko efektuak lortu zituen. Sozialista zen, eta Parisko Komunan hartu zuen parte. Haren oihalek egunoroko eszenak aurkezten dituzte. 1870. urtean Komunako diputatua izan zen. 1873. urtean, Suitzara jo behar izan zuen, kartzelan egon ondoren. Obra nagusiak: Odalisque (Odaliska, 1840), Courbet au chien noir (Coubert zakur beltzarekin, 1842), Les Amants dans la campagne (Maitaleak landan, 1844), etab. Courbeten margolanak eragin handia izan zuen inpresionistengan.