Cottereau anaiak
1793. urtean Behe Maine lurraldean Frantziako Iraultzaren aurka egin zen matxinadaren buruzagiak. Chouan izena (Fr. chat-huant, hontza) bere taldeko mutilak biltzeko erabiltzen zituzten hontz oihuengatik edo Gottereauri haien ulua egiteko zuen abileziagarik zetorkion goitizenetik hartu zuten. Pierre Cottereau (Brains, 1756) Laval-en atxilo hartu eta gillotinan hil zuten (1794). Jean, lau anaietatik ezagunena, (Saint-Berthevin, 1757) eta François borrokan hil ziren (Laval, 1794). René (1764-1846) bizirik atera zen.