Cortona, Pietro Berretini da
Italiar margolaria eta arkitektoa (Cortona, 1596 - Erroma, 1669). Erromako barrokoko pintore nagusietakoa izan zen, Bernini eta Borrominirekin batera. Lehenengo margolari dekoratzailetzat hartua izan da. Kutsu klasizistako pinturen ondoren (Venus eta Eneas), obra erabat barrokoak eskaini zituen gaztetandik (Sabinen bahiketa, 1629). Ondoren, Barberini (Jainkozko Probidentziaren garaipena eta Barberini familiaren loria, Erroma, 1633-1639) eta Pitti (Brontze Aroa eta Burdin Aroa, Florentzia, 1637-1641) familia handien jauregietako freskoak egin zituen. Inozentzio X.a Aita Santuak eskatuta, Navonako jauregiko ganga pintatu eta dekoratu zuen (Eneasen historia, 1651-1654, Cortonaren obra nagusia). Bestalde, Cortonaren arkitektura lanak pinturan azaldu zituen molde berekoak dira. 1635. urtean Erroman eraiki zuen San Lukas eta Santa Martina elizako aurrealde ganbila hiri hartako lehen aurrealde barrokoa da. Erromako Santa Maria della Pace elizako aurrealdea egin zuen1655. urtean.
- Corte-Real
- Cortes
- Cortés, Hernán
- Cortés, Joaquín
- Cortiren organoa
- Cortona, Pietro Berretini da
- Cortona
- Cortot, Alfred
- Coruña
- Coruña
- Corvalán, Luis