Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Corte-Real

Portugalgo itsasgizon familia. Gaspar Corte-Real Ternuara iritsi zen 1500. urtean eta Terra Verde izena eman zion. Hurrengo urtean, Ternuako, Labrador-ko eta, seguruenik, Groenlandiako lurretara abiatu zen. Ez zen itzuli bidaia honetatik eta 1502. urtean Migel anaia zaharrena joan zitzaion bila. Ontziak hondoa jo zuen San Lorenzo golkoan. Vasqueanes, bere hirugarren anaia, Gasparren bila itsasoratu zen 1503an, baina espedizioak ez zuen bere helburua lortu.