Cortés, Joaquín
Dantzari eta koreografo espainiarra (Kordoba, 1969). Espainiako Ballet Nazionalean hartu zuten 1981ean, eta lehen dantzari izatera heldu zen handik hiru urtera. 1990ean bakarkako jarduerari ekin zion eta bere konpainia sortu zuen. Koreografo gisara egindako lanetatik aipagarriak ditu Nitaz diote (1991) eta Ijito grina (1994). Hainbat filmetan ere lan egin du.