Cooper, Susan Mary
Idazle britainiarra (Buckinghamshire, 1935). Kazetari lanetan aritu zen 1950eko hamarkadan, eta artikulu ugari plazaratu zituen Sunday Times egunkari britainiarrean. Estatu Batuetara jo zuen gerora, eta 1964an Mandragora eleberria plazaratu zuen. Haurrentzako liburuek egin dute ezagun, batez ere Badator iluntasuna deituriko sailean idatzi dituenek. Bai kritikak bai irakurleek oso harrera ona egin diete urte askoan bere liburuei, eta sari ugari jaso izan ditu. Sail horretako eleberriez gainera, aipatzekoak ditu beste hauek ere: Beldurrezko egunsentia (1970), Itsasora (1983) eta Mamua (1994).