Convergència i Unió (CIU)
Kataluniako hauteskunde koalizioa, 1978an Convergència Democràtica de Catalunya alderdiaren (1976an sortua) eta Unió Democràtica alderdiaren artean sortua. Koalizioaren asmoa zen boto nazioanalista moderatuak biltzea eta 1980ko Estatutuak onartzen zituen eskumen gehienak bere gain hartzea. Kataluniako legebiltzarrerako hauteskundeetan 43 diputatu lortu zituen; hala, lehenengo alderdi politiko bihurtu zen eta Generalitateko gobernua bere gain hartu zuen. Jordi Pujolek hartu zuen presidente kargua. Hurrengo hautesnkudeetan (1984, 1988 eta 1992) gehiengo absolutua lortu zuen, baina 1995ean galdu egin zuen gehiengo hori, nahiz eta gorde zuen nagusitasuna katalan alderdien artean. Espainiako Gorte Orokorretarako hauteskundeetan gero eta aulki gehiago eskuratuz joan da poliki-poliki, 1979an 8 diputatu eta senatari bat zituen, 1982an 12 eta 5, 1986 eta 1989an 18 eta 8, 1993an 17 eta 10, 1996an 16 eta 8. Azken bi hauteskunde horietan lortutako emaitzei esker, gobernu gehiengoak osatzen parte hartu du, eta bere babesa eskaini dio legebiltzarrean Alderdi Sozialistari lehenengoan eta Alderdi Popularrari bigarrenean. Azken hauteskundeetan, 2000. urteko martxoan, 8 senatari eta 15 diputatu lortu zituen. Legebiltzarrean akordioa egin du Alderdi Popularrarekin.
- Konstantzio IIIa
- Conti etxea
- Conti, Niccolo Dei
- Contini, Gianfranco
- Contrasta
- Convergència i Unió (CIU)
- Convit, Jacinto
- Cook itsasartea
- Cook mendia
- Cook uharteak
- Cook, James