Connolly, James
Irlandar politikaria (1868 - 1916). Irlandako buruzagi sozialista. Sinn Fein alderdian sartu zen, eta alderdi horretan klase borroka burujabetasunaren aldeko borrokarekin uztartu zuen lehenetakoa izan zen. Irlandako Errepublika aldarrikatu zen Dublingo Bazkoko matxinadan (1916) britainiarren aurka jazarri ziren talde abertzaleen buruzagi nagusia izan zen. Preso hartu eta fusilatu egin zuten.