Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Connecticut

Estatu Batuetako ipar-ekialdeko estatua. Ozeano Atlantikoaren ertzean, New York, Massachussetts eta Rhode Island estatuen artean dago. 12.850 km2 eta 3.107.576 biztanle (1980). Hiriburua: Hartford. Hiri nagusiak: Bridgeport, Bretainia Berria, New Haven, Stamford eta Waterbury. Izen bereko ibaia igarotzen da estatu honetatik. Oso garatuak daude nekazaritza (tabakoa, patata, artoa, etab.) eta industria (ehungintza, mekanika, kimika eta aeronautika). 1701ean sortu zen bertako Yale unibertsitatea.