Constable, John
Ingeles margolari, akuarela egile eta marrazkilaria (East Bergholt, Suffolk, 1776 - Londres, 1837). Joera erromantikoko ikuspegiak irudikatu bazituen ere, naturalismoaren aitzindaritzat har daiteke. Frantzian arrakasta handia izan zuen, baina Ingalaterran ez zioten behar besteko garrantzia eman pintore handi honi. Haren lan nagusiak: Salisburyko katedrala (1823), Galsoroa (1826), Hadleighko gaztelua (1829).