Congar, Yves
Elizgizon frantsesa (Ardenak, 1904 - Paris, 1995). Domingotarra zen, eta 1930ean egin zen apaiz. Bigarren Mundu Gerran preso eduki zuten alemanek (1941-1945). Ekumenismoaren bultzatzaile izan zen, eta 1950eko hamarkadan sarritan egin zioten errieta eta salaketarik bere ideiak zirela-eta. Buru-belarri aritu zen Vatikanoko II. kontzilioan, eta garrantzitsuak izan ziren bere ekarpen teologikoak. Kardinal egin zuten 1994an.