Conféderation Française et Démocratique du Travail (CFDT)
1964. urtean, Frantziako CFTC (Conféderation française des travailleurs chrétiens, 1920) sindikatu kristaueko partaide gehienek ordura arteko kristautasuna baztertu ondoren sortu zen erakunde sindikala. Autogestioaren aldekoa eta, une askotan, alderdi sozialistatik hurbil dagoen sindikatua da. 900.000 kide inguru ditu; Frantziako erakunde sindikal nagusietakoa da, CGTren ondotik.
- condottieri
- Condroz
- Confebask
- Confederación Española de Derechas Autónomas
- Confederación Nacional del Trabajo (CNT)
- Conféderation Française et Démocratique du Travail (CFDT)
- Conféderation Générale du Travail (CGT)
- Confolens
- Congar, Yves
- Conn Loch
- Conn