Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Confebask

Euskal Enpresaburuen Konfederazioa 1983ko martxoan sortu zen hiru erakunderen ekimenez: Adegi (Gipuzkoako Enpresaburuen Elkartea), Cebek (Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioa) eta SEA (Arabako Enpresaburuen Elkartea). Confebaskek sektore guztietako 12.000 enpresatik gora biltzen ditu eta haien bozeramale da Euskadiko Autonomia Erkidegoko administrazioaren, sindikatuen edota lanbide elkargoen aurrean. CEOE Espainiako Enpresa Erakundeen Konfederazioko kide ere bada.