Condor Legioa
Espainiako Gerra Zibilean (1936-1939) parte hartu zuten Alemaniako aire osteek hartu zuten izena. Condor Legioak zorigaiztoko ospea eskuratu zuen Euskal Herrian, haren hegazkinek bonbardatu baitzituzten, besteak beste, Durango eta Gernika (1937ko martxoan eta apirilean), eta biztanleria zibilaren artean bi milatik gora hildako eragin baitzituzten bonbardaketa horietan. Condor Legioak egin zuen Gernikan munduak izan duen lehen hiri bonbardaketa erabatekoa.