Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Comminges

(Gaskoiez, Couménge; Lat. Convenae) Gaskoniako lurraldea, egungo Ariège, Garona Garaia, Gers eta Pirinio Garaiak departamenduetako lurrak hartzen dituena. Hiriburua: Saint-Bertrand-de-Comminges (Lat. Lugdunum Convenarum). v Historia. Lurralde eusko-akitaniarra; erromatarrek bertan sortu zuten hirira (Lugdunum Convenarum) hainbat jatorritako biztanleak bildu ziren. Sertorioren eta Ponpeioren arteko guduen ondorioz (K.a. 72), bertara jo zuten Sertorioren alde borrokatu ziren baskoiak. Comminges Akitaniako dukearen mendeko konderria izan zen XI. mendetik aurrera. Frantziako koroak hartu zuen 1454. urtean.