Coello, Claudio
Espainiar margolaria, jatorriz Portugalgoa (Madril, 1642 - Madril, 1693). Espainian konposizio barroko handiak egin zituen lehenetakoa izan zen. Honez gainera, erretratugile bikaina izan zen. 1686. urtetik aurrera, Karlos II.a Espainiako erregearen pintorea izan zen. Bere obra aipagarriena Escorialen dagoen Adoración de la Sagrada Forma izeneko lan bikaina da (1685).