Coelho, Paulo
Brasildar idazlea (Rio de Janeiro, 1947). Antzerki zuzendaria, antzerki lanen egile eta hainbat abestiren egile izan zen. Erregimen militarraren zapalkuntza jasan behar izan zuen eta espetxeratu egin zuten. Bere eleberriak antzinako mitoetan eta obsesioetan oinarritzen dira eta izugarrizko arrakasta izan dute mundu osoan: Zigorraren iraultza (1969), Konpostelako erromesa (1987), Alkimista (1988), Maktub (1994), Piedra ibaiaren bazterrean eseri naiz eta negar egin dut (1994), Bosgarren mendia (1996).