Cognac
Frantzia mendebaleko suprefetura hiria (Charente. Poitou-Charentes), Charente ibaiaren ertzean dagoena. 22.612 biztanle. Saint-Léger eliza (XII-XVIII. m.); bertan dago Valois familiaren gaztelua (han sortu zen Frantziako Frantzisko I.a erregea). v Ekonomia. Cognac hiri eta eskualdeko ekonomia koñak edari bizi ospetsuaren ustiakuntzaren inguruan dago antolatuta. Jarduera honen osagarri diren upel, botila, kartoi, kortxo langintza eta gisa bereko lanak ere kontuan hartu behar dira. v Historia. Hiri ahaltsua zen Erdi Aroaren amaieran. Erreformaren garaian protestanteen mende geratu ziren lau segurtasun hirietako bat izan zen koñaka (XVI. m.).