Coetzee, John Maxwell
Hegoafrikar idazlea (Lurmutur Hiria, 1940). Matematika eta ingeles ikasketak egin zituen Lurmutur Hiriko Unibertsitatean. Gero, ikasketak sakondu zituen Texasko Unibertsitatean (AEB), eta ingeles izkuntza eta literaturako irakasle izan Bufaloko Unibertsitetan. 1984an bere herrira itzuli eta literatura irakasle izan zen Lurmutur Hiriko Unibertsitatean. Bere obran apartheid erregimena eta beste edozein arrazakeria-mota kritikatu ditu, eta gizonarengan eta gizartean dituen ondorioak aztertu. Booker saria, ingeles literaturako sari nagusia irabazi du bitan: 1983an Life&Times of Michale K obrarengatik eta 1999an Disgrace (Lotsaizuna, Oskar Aranak itzulia) eleberriarengatik. 2003an Literaturako Nobel saria jaso zuen.
- Coelho, Paulo
- Coelius
- Coello, Claudio
- Coen, Joel
- Coenen, Jo
- Coetzee, John Maxwell
- cogito
- Cognac
- Cohen, Albert
- Cohen, Hermann
- Cohen, Leonard