Cochrane, Thomas
Ingeles itsasgizona (Annsfield, 1775 - Kensington, 1860). Ingalaterrako almiranterik ospetsuenetakoa izan zen. Napoleonen aurkako guduetan parte hartu ondoren, Ameriketara jo zuen Txilerekin eta Perurekin batera Espainiaren aurka borrokatzeko. Gisa berean, Portugalen aurka altxatu zen brasildarrekin bat eginik. Itsas teknologiari buruzko zenbait ikerlan egin zuen.