Clark, Mark Wayne
Estatu Batuetako jenerala (Madison Barracks, Jefferson Country, 1896 - Charleston, 1984). Bigarren Mundu Gerran, Italia hartu zuen V. gudarosteko burua izan zen. Erroma konkistatu zuen eta bere mende izan zituen Austrian jardun zuten Estatu Batuetako osteak (1945-1947). 1952-1953 urteetan, Koreako gerran, Nazio Batuen Erakundearen armadako komandante nagusia izan zen.