Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Claris i Casademunt, Pau

Katalan elizgizon eta politikari abertzalea (Bartzelona, 1585 - Bartzelona, 1641). 1638. urtean Kataluniako Generalitateko lehendakari hautatu zuten. 1640. urtean, Kataluniako independentziaren aldeko gerran, Kataluniaren burujabetasuna aldarrikatu zuen. Frantziako koroak begi onez ikusi zuen Kataluniako matxinada hura eta Luis XIII.a erregeak Bartzelonako konde izendatu zuen. Pau Claris gaixotu eta hil egin zen 1641eko otsailean Kataluniako abertzaleek Espainiako armada Montjuïc-en menderatu eta egun batzuk pasatu ondoren.