Clarà, Josep
Katalan eskultorea (Olot, 1878 - Bartzelona, 1959). Mediterraneo aldeko eskultura klasikoak eman duen artista nagusietakoa izan zen. Auguste Rodinen ikaslea izan zen (1900), eta Greziako molde klasikoen araberako lanak egin zituen. Lan nagusiak: Extasis (1905), El crepúsculo, La Diosa (1916), Juventud eta Deessa.