Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

City

(Ing. The City of London). Londresko auzorik zaharrena, Tamesis ibaiaren iparraldean dagoena. Londresko ekonomiagune nagusia da; bertara bildu dira merkatari konpainia garrantzitsuenak (Lloyds), banketxeak (Ingalaterrako Bankuaren egoitza), burtsa (Stock Exchange) eta industria enpresa handi askoren egoitzak. Aipaturiko enpresetan 65.000 lagunek lan egiten duen arren, Cityn 5.000 lagun baizik ez da bizi. Bertako alkatea (Lord Mayor) eta polizia ez dira Londres hirikoak berak, polizia eta alkate bereziak dituzte.