Cité uhartea
(Fr. L´île de la Cité). Parisko hiriko uhartea, Sena ibaian dagoena; Parisko parte zaharrena. Zortzi zubik lotzen dute hiriarekin. XVIII. mendetik aurrera eta, batez ere, Bigarren Inperioaren garaitik (1852-1870) zeharo aldatu da, garai bateko kale estu eta eliza gehienak desagertu egin baitira. Bertan daude Notre-Dame katedrala, Justizia jauregia eta Sainte-Chapelle eliza.