Ciudad Real
Espainia erdialdeko hiria, Ciudad Real probintziako hiriburua. Guadiana eta Jabalon ibaien artean dago. 51.118 biztanle Administrazio eta merkataritza hiria. Industria gutxi garatua. Apezpikutegia. v Historia. Alfontso X.a Gaztelako erregeak sortu zuen 1225ean eta Villa Real izena eman zion. 1420. urtean hiri-agiria jaso zuen Joan II.a Gaztela eta Leongo erregearen eskutik. v Arkitektura. Harresi zaharren hondakinak, ateak (Toledoko atea, mudejar estilokoa, 1328. urtekoa), katedrala (XV-XVI. m.), Santiago eliza, udaletxea eta probintzia diputazioa.