Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Central Intelligence Army (C.I.A.)

Estatu Batuetako espioitza eta kontraespioitza zerbitzua, 1947an sortua. Allan Dulles izan zen CIAren zuzendaria Kubako inbasioaren porrota arte (1961, Bahía de Cochinos). Komunismoaren aurkako borroka izan du batez ere oinarri. Bitarteko handiak dituelarik, mundu osoan jarduteko gauza da C.I.A. bere gogoko gobernua, alderdia edo sindikatua bultzatu eta ezartzeko.