Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Castillon-La-Bataille

Frantzia hego-mendebaleko herria, Bordeletik hurbil (Gironda). v Historia. Karlos VII.a Frantziako erregeak betikoz egotzi zituen ingelesak Guienatik, 1453an Castillonen egin zen guduan garaile izan ondoren. Gudu berean hil zen John Talbot, armada ingelesaren gudalburua.