Castiella Maiz, Fernando María
Espainiako politikaria (Bilbo, 1907 - Madril, 1976). Abokatua. Francoren alde borrokatu ondoren, Madrilgo Unibertsitateko Zuzenbideko Goi Ikasketako katedra lortu zuen (1939). Castiella frankismoaren diplomaziako burua izan zen urteetan: enbaxadore egon zen Perun (1948-1951) eta Vatikanoan (1951) eta 1957-1969 urteetan Espainiako Kanpo Arazoetako ministroa izan zen. Espainia ELGE (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) eta NDH-ko (Nazioarteko Diru Funtsa) kide izatea lortu zuen. 1963. urtean Espainia eta Estatu Batuen arteko hitzarmenen berriztapena izenpetu zuen.