Castiglione, Baldassare
Italiar idazlea (Casatico, Mantua, 1478 - Toledo, 1529). Rafael, Michelangelo eta Giulio Romanore margolarien adiskidea izan zen. Erromako enbaxadore izan ondoren, Mantuako gortera itzuli zen 1515. urtean. Klemente VII.ak Espainiara bidali zuen Karlos V.arekin harremanetan jar zedin. Karlos V.ak Avilako apezpikutegia eskaini zion. Il Cortegiano (Gorte-gizona, 1508-1516) haren obra ezagunak, Errenazimentuko ideien alde egiten du. Hizkuntza askotara bihurtua izan zen. Rafael pintoreak erretratu bat egin zion, eta hura hil zenean Castiglionek De morte Raphaelis pictoris obra idatzi zion omenez.