Castellion
edo Châteillon, Sébastien. Frantses humanista eta teologo protestantea (Saint-Martin-du-Fresne, Bugey, 1515 - Basilea, 1563). Kalbinok Genevako eskolako zuzendari kargua eman bazion ere, utzi egin behar izan zuen bien arteko teologia desadostasunak zirela eta. Basileara jo zuen eta bertako unibertsitateko irakaslea izan zen. 1554. urtean De haereticis, tolerantziaren aldeko tratatua idatzi zuen, Martin Bellus ezizenaz.