Casti, Giovanni Battista
Italiar idazlea (Acquapendente, Viterbo, 1724 - Paris, 1803). Apaiz ikasketak egin ondoren, Montefiasconeko apaiztegian hasi zen irakasle, 16 urte besterik ez zuela. Katalina II.a Errusiako tsarraren gortean egon ondoren (1778-1784), Austriako Frantzisko I.aren gorteko poeta izan zen (1790). Parisen bizi izan zen azken urteetan. Novelle Galanti (Galai kontakizunak, garai hartako ohituren satira, 1793) eta Gli Animali parlanti (Abere hiztunak, politikariak kritikatzen dituen obra, 1802) dira haren obra garrantzitsuenak.